XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OINARRI-ARAUAK.

XEDEA.- Madriletik Irunerako I Erresuma-Errepideko 456,6 kilometrotik 457,4ra eta 485,0tik 486,6ra bitartekoen Zola (Lasarte lehenengo bidezatia; Irun-Pausua (Behobia) 2garren bidezatia), berotutako asfaltozko nahasketaz Gogortzeko Egitasmoa egiteratzea.

AKURAPEN-DIRUEGITAMUA.- Honek, gehienez, HEMERETZI MILOE, BERROGEITA SEI MILA EHUN ETA HIRUROGEI PESETA (19.046.160 psta.) jotzen du.

BEHIN-BETIKO BERMEA.- ZAZPIREHUN ETA HIRUROGEITA BAT MILA ZORTZIREHUN ETA BERROGEITA SEI PESETAKOA (761.846 psta.) izango da, hau da, akurapen-diruegitamuaren % 4ari dagokiona.

AKURAPEN IRAUPENA.- Hori egiteratzeko gehienezko epea, Arduralaritzak lanoi ekiteko baimena eman dezanetik hasita, hiru hilabetekoa izango da.

LEHIAKIDEENTZAKO ZUDUZKO AGIRIPAPERAK.- Oinarri-Arauen zerrenda eta bai lanon Egitasmoa ere, agirian egongo dira, Donostiako Lasala Enparantzako 2ko lehenengoan dagoen Errepidetarako Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritzan, eskaintzak aurkezteko epearen barruan.

ESKAINTZEN AURKEZPENA.- Gasteizko Wellingtongo Dukearen Hiribideko 2an dagoen Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Saileko Errolde-Nagusian, 1982garreneko Ekainaren 11ko eguerdi-eguerdirarte.

AKURAPEN-HARTZAILEEN SAILKAPENA.- Oinarri-Arauek eskatzen dutena izango da.

ESKAINTZAK AURKEZTEKO MODUA.- Aipaturiko zerrendan eraskin gisa agertzen den ereduaren arauera.

ESKAINTZAK AGERTARAZTEA.-Gasteizko Wellingtongo Dukearen Hiribideko 2an dagoen Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Saileko idazguetan, 1982garreneko Ekainaren 14ko arratsaldeko 4 t'erdietan.

Gasteiz, 1982garreneko Maiatzak 12.

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.